Pedro Iturbe Antzuolako alkatea gaur Goiena Telebistan eta Goiena.net-en zuzenean

Maider Arregi 2010eko azaroaren 16a

Pedro Iturbe Antzuolako alkatea Goiena Telebistako 'Magazinea'-n izango da gaur, zuzenean, 19:45etik aurrera. Saioa Goiena.net-en ere jarraitu ahal izango da zuzen-zuzenean livestream-en bitartez. Arritxu Barruso eta Eneko Azkarateren galderei erantzungo die Antzuolako alkateak. Baina, ikus-entzuleok ere aukera izango duzue galderak egiteko.

Herritarrok hainbat modu izango duzue Antzuolako alkateari galdetzeko: telefonoz, 943 25 05 03 zenbakira deituta; Goiena.net-en bertan, galdera aldez aurretik bidalita eta, bestalde, Goiena.net-en zuzenean ere jarraitu ahal izango saioa eta iruzkinak egiteko aukera izango da: www.livestream.com/goienatv helbidean eta goiena.net atariko portadan. Saioa jarraitu edota galderak bidal ditzakezu twitter eta Facebook bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak