Antzuolarren identitate kolektiboa osatzen duten balioak zehaztu dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 16a, 09:57

Kudeatuz programaren bigarren batzarra egin dute dagoeneko. Antzuolarren identitate kolektiboa osatzen duten balioen zerrenda egitea izan zen batzarreko helburua. Dinamika aurrera eramateko, Metaplan izenarekin ezagutzen den metodologia erabili zuten. Horrela, batzarra bi zatitan banatu zuten: lehenengo zatian, parte-hartzaileek bi taldetan banatuta, Zein balorek islatzen gaituzte antzuolarrak? galderari erantzun zioten; eta, bigarrenean zatian, taldetan proposatu diren balio, kontzeptu eta gertaeretatik abiatuta balioen zerrenda adostu zuten lantaldeetan, eta ondoren, ondorioak adostu zituzten berriro.

Hurrengo batzarra hilaren 23an izango da, Olaran etxean, 19:00etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta batzarrera, politikariak izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak