Beste mundu bat posible delako...

Xake lanaren aurre estreinaldia egingo du Oihulari Klown taldeak Torresoroan. Gaur egungo munduaren egoera azalduko dute pailazoek euren azken lanean. Emanaldia hilaren 20an izango da, doan.

Aberastasunak eta baliabideak pribatizatzen diren mundua irudikatuko dute; eta, baita, bazterketa eta miseria gizarteratzen den mundua ere. Oihulari Klown taldekoek diote: "Ez zaigu falta arrazoirik larritzeko; hortaz, barre eginarazten saiatzeko gai asko ditugu orain". Taldekideen ustez orain inoiz baino garrantzitsuagoa da itxaropena ez galtzearekin batera, umorea ere ez galtzea.
Ikuspuntu horretatik abiatuta sortu dute Xake lana; hain zuzen, bost tailerretako hausnarketetatik eta clownklusioetatik abiatuta.

Lankidetzan

Aipatutako tailer horietan garapenerako lankidetzan jarduten duten pertsonekin egin zuten lan eta ondoko gaien inguruan hausnartu zuten: elkartasuna, gizarte-justizia, kontsumo arduratsua, eta emigrazioa eta genero-ezberdintasuna.

Emanaldia doan izango da

Taldekideen ustez egoera larria da baina beste mundu bat posible da, eta hori gure lana da.
Emanaldia Torresoroan izango da, hilaren 20an, zapatua, 20:00etan. Sarrera doan izango da. Domekan, Azpeitiko antzerki topaketetan estreinatuko dute lana.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.