Pertsona nagusiak eta maitasunaren gaineko hitzaldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko azaroaren 11

Erretiratuen elkarteak eta Bizikasik pertsona nagusien gaineko hitzaldia antolatu dute azaroaren 24rako. Amor y afectividad en las personas mayores izango da hitzaldiaren gaia.

Azaroaren 24an izango da, erretiratuen elkartean bertan –Torresoroa–, 17:00etan. Ana Oiartzun psikologo eta sexologoa izango da hitzaldia egingo duena. Herritar guztiak daude gonbidatuta hitzaldian parte hartzera. Pertsona nagusiek behar duten maitasunaz eta afektibitateaz jardungo dute hitzaldian. Etxean pertsona nagusiak dituzten familiartekoei erakutsiko zaie zelako beharrak dituzten nagusiek maitasunari eta afektibitateari dagokionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak