“Antzuolarra izatearekin lotuta dauden balore eta kontzeptuak identifikatu” gura dituzte, eta horretarako beharrezkoa ikusten dute “herrian bizi direnen ekarpenak eta ikuspegia jasotzea”.
Armarria abiapuntu
Antzuolako armarria abiapuntu moduan hartuta abiarazi zuen Antzuolako Udalak herritarren parte-hartze prozesu hori. Urriaren 26an egin zuten hausnarketa prozesua, eta esandako moduan, gaur du jarraipena ekimenak.
Xehetasun guztiak Udalaren webgunean kontsulta daitezke (Antzuola.com), eta bertan dago, baita ere, norbere ekarpenak egiteko aukera.