Laguntzak jasoko dituzte euskara ikasten dabiltzanek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko azaroaren 9a

Euskara ikasten dabiltzan herritarrei dirulaguntzak emateko oinarriak onartu zituzten eguazteneko osoko bilkuran. Helburua da euskara ikasten dabiltzan herritarrei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntzak jasotzeko baldintza bat da Antzuolan erroldatuta egotea, eta bestea gutxienez %85eko asistentzia ziurtatzea ikastaroan.

Laguntzak eskatzeko eskabideak aurkezteko epea izango da ikastaroa bukatu eta hurrengo bi hilabeteetan, betiere 2011ko urriaren 31 baino lehen.

Agiriak

Eskabide ereduarekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira: matrikularen ordaina- giria, euskaltegiaren agiria, eskatzailea langabezian badago INEMek emandako agiria, eta, eskatzailea erretiratua bada, hori dioen agiria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak