"Aurrera begira, antzuolarren identitatearen bereizgarri izan daitezkeen ezaugarriak zehaztea da asmoa", azaldu du Olatz Errazkinek, parte-hartze prozesua kudeatzen duen Prospektiker enpresako kideak. Bilerei dagokienez, beste hiru bilera egitea aurreikusten da: azaroaren 9an, azaroaren 23an eta azaroaren 30ean izango dira bilerak.
Udalaren webgunean atal berri bat
Prozesuari begira, batzarrez gainera, beste bide bat ere jarri da martxan parte-hartze hori gauzatzeko: Udalaren webgunean atal berri bat jarri da martxan, Antzuola parte hartzen deiturikoa, eta atal horretan parte-hartze prozesuaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, gainerako herritarrek ekarpenak ere egin ditzakete.