Kontsumo astea amaituta, Errioxara irteera egingo dute erretiratuek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 1a, 11:31
Kontsumo aste arrakastatsua egiten dabiltza asteon herriko erretiratuak. Bada, datozen asteotara begira ere hainbat ekintza antolatu dituzte erretiratuek. Urriaren 14an, eguena, Errioxara egingo duten irteera izango da ekintza nagusia. Irteerara joan gura duenak izena eman beharko du urriaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 18:00etara, erretiratuen elkartean bertan.

Urriaren 14an, Antzuolatik irtengo dira eta Laguardian geratuko dira hamarretakoa eta bisita turistikoa egiteko. Bazkaria Hotel Marixan egingo dute; eta, ondoren, Logroñon pasako dute arratsaldea.

26 euro pertsonako

Irteerara joan gura duenak izena eman beharko du urriaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 18:00etara, erretiratuen elkartean bertan. Pertsonako 26 euro ordaindu beharko dira izena ematerako momentuan.

Merienda eta kina

Urriaren 12an, 17:00etan merienda eta kina jokoa egingo dute. Merienda doan izango da baina izena eman beharko da urriaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 18:00etara. Bestalde, urriaren 13an, Zumarragako antzerki taldeak ikuskizuna eskainiko du Torresoroan, 17:00etan. Herritar guztiei zuzendutako antzezlana izango da.

Gaur Donostiara bisita egingo dute

Kontsumo astearekin amaitzeko, gaur, Donostiako kontsumo gelara bisita egingo dute herriko erretiratuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak