Zundaketak egiten hasi dira AHTren obretarako lurretan

Irati Agirreazaldegi 2008ko urriaren 3a

AHTren Angiozartik Ezkiorako zatiaren oinarrizko proiektua egiteke dago oraindik, eta horretarako Antzuolako hainbat lurretan abuztuan eta irailean zundaketak egin dituzte. Zundaketak egiteko lur jabeen baimena behar zuten, baina lur jabeek eskatu zuten baimenak eman aurretik AHTren Antzuolako zatiaren gaineko informazioa jasotzea. Informaziorik ez zuten eman, baina abuztuaren hasieran berriz lur jabeei deika hasi ziren baimenak eskatzeko, eta batzuek eman egin dute.

Informaziorik ez

AHTren aurkako taldekoek hauxe salatu dute: "Eskatutako informazioa eman gabe, lurjabeak presionatuz, lortu dituzte baimenak, eta hori ez da bidezkoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak