Zubi txapeldun Frontoi Txikiko Txapelketan

Irati Agirreazaldegi 2009ko api. 1a, 17:41
Frontoi Txikiko Pilota Txapelketa jokatu da urritik martxora bitartean eta jadanik badu irabazlea: Zubi.

Amaitu da Frontoi Txikiko Pilota Txapelketa. Urrian ekin zioten 18 pilotarik txapelketari eta frontoiko obrak, eguraldi txarra, hezetasuna… moduko gorabehera askoren ostean joan zen egubakoitzean jokatu zituzten finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua.

Finala gogorra izan zan, eta azkenean Zubi izan zen txapeldun Irimori 22 eta 20 irabazita. Txapelketan jokatu dituen partidu guztiak irabazi ditu Zubik. Egubakoitzeko beste partidua serioa izan zen eta hirugarren postua Untzarrik eskuratu zuen Iñurrigarrori 22 eta 13 irabazi ostean.

Finala jokatu ondoren, afaria egin zuten pilotariek Olalde elkartean giro politean.

Txapelketan harrera ona izan du herriko pilotarien artean eta hurrengo urteetan ere jokatzeko gogoarekin geratu dira. Bestalde, pilota gogoarekin geratu denarendako, laster hastekoa da herriko binakako pilota txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak