Zinema denboraldia hasiko dute aste bukaeran

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 9a

Lehen emanaldia 22:30ean izango da kultura etxeko zinema aretoan. Ikasturtea hasteko Christopher Nolanek zuzendu duen azken filma emango dute: Origen (Inception da jatorrizko izenburua eta Leonardo DiCaprio protagonista nagusia).

Aste bakoitzean zazpi emanaldi egingo dituzte egubakoitzetik astelehenera arte; hain justu ere, egubakoitzetan 22:30ean; zapatuetan 17:00etan (umeendako emanaldia) eta 22:30ean; domeketan 17:00etan (umeendako emanaldia), 19:30ean eta 22:30ean; eta astelehenetan 19:30ean (Ikuslearen Eguna). Helduen emanaldietako txartelak 4,50 eurotan salduko dituzte eta umeen emanaldietakoak eta Ikuslearen Egunekoak 3,50 eurotan.

Zinekluba

Bestalde, urri bukaeran, jaiak bukatu ondoren, zineklub denboraldia hasiko dute. Maiatz bukaera arte, astero –eguenetan– film bat eskainiko dute kultura etxeko aretoan. Zineklub emanaldiak 20:00etan hasten dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak