Gaur egun eskola aurrean, Antigua auzoan, Errekalden, Kalegoin eta Ibarren daudenei beste bi gehituko dizkiete: Torresoroan eta Beheko auzoan.
Torresoroakoa asteon amaitzekoak ziren eta horren ostean ipiniko dute Beheko auzoan, lehen jolastokia egon zen leku berean. Azken hori ume txikiendako izango da eta, besteak beste, trena, ispilua, letrak... izango ditu. Torresoroakoa ume nagusiagoendako izango da.
Berri gehiagorik ez
Orain dela gutxi konpondu zituzten egoera txarrean zeuden bi jolasleku, eta, beste bi hauek berriak izanik, Udaletik esan digute zazpi gune nahikoak direla. Beharbada, Kalegoikoa dago egoera txarrenean, baina ez da kezkatzekoa, eta oraingoz ez dute konponduko.