81 kilometro
Aiastui elkarteak antolatutako lasterketa da Uzarragako igoera. Antzuolan hasi eta Zubillagara hiru bider joan beharko dute txirrindulariek; eta, azkeneko itzulian, Uzarragako igoerako azken kilometro gogorrei aurre egin beharko diete ziklistek, lasterketak guztira 81 kilometro izango ditu. Antolatzaileek esan dute 100 ziklista inguru izango direla irteera puntuan.