Zapatuan Gorlako Iturria auzolanean konpontzera

Irati Agirreazaldegi 2009ko mai. 7a, 13:06
Arrola elkarteak eta Antzuolako Udalak bultzatuta zapatuan, maiatzaren 9an, Gorlako iturria konponduko dute. Garai bateko ohiturak berreskuratuz auzolanean jardutea da asmoa.

Gorlako iturriaren azken egokitzea 1943an egin zuten. Orduan, iturrira jaisteko 50 harmaila ipini eta iturri inguruko aska, jarleku eta zorua egokitu zituzten. Mendiko iturria izan arren itxura dotorea eman zioten eta sasoi hartan asko erabiltzen zen.  Azken urteotan, ordea, erabilera jaitsi egin da.

Erabilera bultzatu

Ekimen honekin nahi dute iturrirako bidea eta ingurua garbitzea, hartunea eta kutxatilak garbituz eta babestuz eta harmailak txukunduz, eta berriz ere erabilera bultzatzea.
Auzolanean parte hartu nahi dutenak plazan elkartuko dira zapatuan 09:00etan edo bestela iturri ingurura agertzeko aukera ere badago. Gainera, ohitura onak gordez hamaiketakoa egingo dute indarrak hartu eta lanean jarraitzeko. 

Mugarrien ibilbidea

Bestalde, Antzuola ezagutzen ekimenarekin jarraituz, hurrengo domekan, maiatzaren 17an, mugarrien hirugarren ibilbidea egingo dute, Aizpurutxo eta Deskarga artekoa, hain zuzen ere. 09:00etan Sagastin irten eta Deskargara autoz joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak