Zabalo eta Agirre nagusi herriko pilota txapelketan

Julen Iriondo 2008ko uztailaren 14a

Egubakoitzean jokatu zen Antzuolan herriko pilota txapelketaren finala. Bertan, Zabalo eta Agirre 22 eta 12 nagusitu zitzaizkien Iturberi eta Irizarri. Orain arte negu partean jokatu izan dute Antzuolako txapelketa, baina aurten udaberri-udara pasatzea erabaki dute. Maiatzean hasi ziren lehian, eta guztira dozena bat bikotek hartu dute parte.

Finalaurrekoak jokatuta, Zabalo eta Agirre eta Aranburu eta Irizar sailkatu ziren finalerako. Aranburuk, ordea, ezin izan zuen jokatu eta Pedro Iturbe alkatea kantxaratu zen haren partez. Partidu polita jokatu zuten lau pilotariek. Zabalok eta Agirrek hasieratik hartu zuten aurrea, eta ez zuten behin ere garaipena arriskuan izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak