Urriaren hasierarako, Kultura Astea antolatu dute erretiratuek

Irati Agirreazaldegi 2008ko ira. 30a, 12:37

Erretiratuen elkarteak antolatuta, Kultura Astea izango da urriaren 6tik 10era bitartean. Hitzaldi batekin hasiko dituzte erretiratuek ekintzak. Urriaren 6an, 17:00etan, udaletxean Adindu elkarteko hizlari batek adinekoen lokomozio-aparatuaren gaixotasunen gainean jardungo du. Urriaren 7rako, berriz, merienda antolatu dute. 17:30ean izango da, Zurrategiko erretiratuen lokalean, eta meriendaren ostean kina jokoa izango da.

Bilbora txangoa

Bestalde, txangoa egingo dute Bilbora urriaren 9an. Diputazioa eta katedrala bisitatuko dituzte  eta bazkaria, dantzaldia eta zozketa ere izango dituzte.

Txangorako eta meriendarako izena eman behar da aurrez irailaren 29an edo 30ean erretiratuen lokalean, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Txangorako NA zenbakia eman beharko da.
Kultura Astea amaitzeko, antzerki saioa izango da urriaren 10ean Olaranen, 17:30ean. Urretxu eta Zumarragako erretiratuen Iria-Makia antzerki taldearen eskutik El Cuadro de la Baronesa antzezlana ikusteko aukera izango da.

Migel Montori erretiratuen elkarteko idazkariak esan digu iaz Kultura Asteko ekitaldietan 390 lagunek hartu zutela parte eta aurten beste horrenbeste elkartzea nahi luketela. Haren esanetan: "Gure helburua da adineko jendea etxetik ateratzea, ekintzak egiteko aukera eskaintzea".

Bestalde, esan digu euren asmoa dela inaugurazio Torresoroako gizarte etxeko erretiratuen lokal berrira, Landatxopera aldatzea, inauguraziorako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak