Aurreko astean zulo handienak estaltzen jardun zuten Diputazioko langileek. Maiatzean, baina, guztiz konponduko dute errepidea. Horixe jakinarazi digute Diputazioko langileek.
Azkenaldian oso egoera txarrean dago errepidea, bereziki, azkeneko elurtearen ondorioz. Gainera, kontuan hartu behar dugu zirkulazio pisutsudun errepidea dela.
Lanak, hiru fasetan
Hiru zatitan banatu dituzte lanak: lehendabizi, Urretxu eta Deskarga arteko errepide zatia konponduko dute; ondoren, Deskarga gainetik Antzuolara artekoa eta azkenik, Antzuola eta Bergara artekoa. Maiatz hasieran hasiko dituzte lanak. Azkeneko zati honetako lanak gauez egingo dituzte, zirkulazioari ahalik eta arazo gutxien sortarazteagatik.Eguraldiak jarriko du lanen erritmoa, baina espero dute maiatzean bukatzea lan guztiak.