Urgentziaz onartu du udalbatzarrak kirolgune estalia egiteko proiektua

Irati Agirreazaldegi 2009ko abe. 9a, 13:54
Abenduaren 2ko udalbatzarrean urgentziaz onartu zuten estalitako kirolgunearen egikaritza (exekuzio) proiektua. Udalak uste du horrelako gune baten beharra dagoela, orain estalitako pista bakarra frontoia delako. Zupide inguruan, estalitako pista eta kanpoko pista izango lituzkeen kirolgunea egitea dago aurreikusita, baina horretarako lursailen erosketa eta desjabetzea egin behar da aurrez. Proiektuaren aurrekontua 198.709,56 euro da.

Hortaz, arazoaren konponbidea eskolako patioa estaltzea izanik, kirolguneetan esperientzia teknikoa duen Alvaro Perez de Amezaga arkitektoari eskatu diote proiektua egitea; hura arduratu zen Eztalako zelai berriaz ere.

Proiektuaren arabera, lursaila bost metro eta erdi handituko litzateke eskolako itxitura ondoko berdegunea eta espaloia aprobetxatuz. Hortaz, azalera erabilgarria 1.323,90 metro koadro izango da eta estalkiarena 1.537,68 metro koadro.

Ezaugarriak

Egiturak hormigoizko eta metalezko arkupea izango du oinarrian eta kolatutako egur laminatua estalkian. Estalkia metalezko zazpi zutabe bikoitzek eta hormigoizko beste zazpik eutsiko dute eta aluminio kapa, isolamendu kapa eta izei tarima izango ditu. Jolastokiaren parametro bertikalak itxita egongo dira pistaren perimetroan kantxaren mailatik hiru metroko altuera libre utziz. Gainera, hormigoizko lau harmaila ipiniko dituzte 185 lagunendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak