Umeendako ekintzak bihar, eta prozesioa etzi, jaiak ospatzeko

Irati Agirreazaldegi 2008ko mai. 23a, 13:34
Ondarra plazan jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Biharko, zapaturako, jinkana antolatu dute (12:00). Bizikletan, zirkuitu batean, ibilbidea osatu beharko dute umeek. Herriko txirrindulari 'challenge'-ko sei probetatik lehenengoa izango da.

Arratsaldean, eguraldi txarra eginez gero, umeendako jolasak egongo dira 16:30ean, eta ona badago, igerilekuak. Ondoren, buruhandiekin, krosarekin eta Eriz magoaren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute.

Gauean, auzoan bizi direnak eta bizi izandakoak elkartuko dira afaritarako, eta sarrerakoak, saiheskia eta pastelak jango dituzte. Gero, auzora hurbiltzen direnei kafea emango diete. Afalostea girotzeko, erromeria izango da.

Prozesioa

Domekan, 12:30ean, meza ostean, prozesioa egingo dute elizatik Ondarra plazara. Hori auzokoek aurrez belarrez estaliko dute. Han errezatu egingo dute eta aurten jaunartzea egin duten haurrek eramandako loreak bedeinkatuko dituzte. Prozesioaren ondoren, Oinarineko dantzari txikiek ikuskizuna egingo dute eta auzora gerturatzen direnendako salda izango da, 13:00etan, eta dozena bat txuleta eta sei botila ardo zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak