Udaletxeko balkoian jarriko dituzte Gabonetako argiak

Aintzane Irizar 2007ko aza. 30a, 13:34
Abenduaren 10ean piztuko dituzte argiak udaletxean eta lau astean egongo dira.

Aurreko urteetako ohiturarekin apurtu nahi izan du aurten Udalak. Gabonetako argiak jartzeko 6.000 euro inguruko aurrekontua bideratu izan dute aurreko urteetan; iaz zerbait gehiago gastatu zuten.
Udalak erabaki du gutxieneko kostua izan behar dutela Gabonetako argiek; gauzak horrela, Udalaren beraren argi batzuk erabiliko dituzte Herriko Plazari Gabon kutsua emateko. Udaletxeko balkoian zintzilik jarriko dituzte argitxo batzuk.

 

Horrela, aurten argindarraren kostua bakarrik izango dute. Abenduaren 10etik Erregeak pasatu arte egongo dira piztuta.

Dirua jolas-gunerako

Udaleko arduradunek adierazi dute Gabonetako argietan aurrezten duten dirua bideratuko dutela eskola aurreko jolas-gunea konpontzera. Hainbat enpresari eskatu zieten aurrekontua; 9.000 euro inguru gastatuko dituzte, eskola aurreko jolas-gunean zoru berria jartzen eta dauden jolasak konpontzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak