Udalak, bere aldetik, alegazioa jarriko dio Abiadura Handiko Trenaren proiektuari, eta baita autobiari ere. "Eskatuko dugu ura, bideak... mantentzea", azaldu du Valen Moñux Udaleko aparejadoreak. Gainera, eskatuko dute bi proiektuak koordinatuta egotea, eta obra-hondakindegi bera erabil dezatela.
"Oposizio zuzena"
Gainera, AHT proiektuari "oposizio zuzena" egingo dio Udalak.
Autobidea: apirilak 20
Beasain Durango autobideko Bergara eta Zumarraga arteko zatiaren gainean alegazioak aurkezteko epea apirilaren 20an, martitzena, amaituko da.
Herritarrek Udaletxera jo dezakete alegazioa aurkezteko; modu horretan, Udala arduratuko da alegazioa idazteaz eta tramitatzeaz.