Zortzi laguneko taldeak izan behar dute (lau neska eta lau mutil). Egingo dituzten jokoak dira: ingudea, sokatira, bertsotan, toka, auzolana , egur pilaketa eta Aras Lama. Edonork egiteko moduko jokoak dira.
Bazkariko txartelak
12:00etan Xabier Mendigureni omenaldia egingo diote frontoian. Ondoren mahai ingurua eta 14:30ean bazkaria: txartelak erosteko UEMAko bulegoetara deitu. Oiartzun (943260372), Azpeitia (943816699) edo Aulesti (946279195).
UEMA
Udalerri euskaldunek euskara berreskuratzeko zereginean zuten garrantziaz jabetuta, hainbat Udalek UEMA sortu zuten 1991. urtean. Antzuolako Udala 2003tik dago UEMAn.