Udalean parte hartu nahi du ezker abertzaleak

Leire Kortabarria 2007ko otsailaren 19a

Herritar mordoxka baten babesarekin egin zuen herriko ezker abertzaleak Orain Antzuolan ezker abertzalea izeneko ekitaldia herenegun, zapatua, Zurrategin.

Euren helburua jakinarazi dute: "Antzuolako pertsona anitz jada lanean gaude, herri honetako benetako beharrei begira eta herriarentzat eginiko programa bat Udalera eramateko". Taldearen bozeramaile lanetan aritu ziren Iraia Gabilondo eta Patxi Kabo.

"Udala ez da herriarena"

Lehenengo, euren egoera gogorarazi zuten: "Ezker abertzalea Udaletik zeharo baztertua izan da. 2003ko udal hauteskundeen ondoren, herriaren zati handi bat eskubide politikorik gabe gelditu zen"; eta Udalaren politikaren eta herritarren nahien artean ikusten duten "izugarrizko hutsunea" salatu zuten. "Herritarren eskakizunak ez dira kontuan hartu, eta, gaur egun, Udala ez da herriarena", esan zuten.

"Inoiz baino beharrezkoagoa da demokrazia Udalera itzultzea", jarraitu zuten. "Udal parte-hartzaile" baten sinesten dutela gaineratu ondoren, "indarrak biltzeko garaia" dela esan zuten ezker abertzaleko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak