Udalak babestutako etxebizitzen jabeei orain emango dizkiete garajeak

Aintzane Irizar 2007ko ira. 20a, 14:13
Antzuolako Udal Etxegintzaren Administrazio Kontseiluak erabaki horixe hartu zuen astelehenean; bizpahiru aste barru jasoko dituzte giltzak.

Udalak babestutako 20 etxebizitza egiten dihardute Eguzki eta Beheko auzoen artean, maristen eraikina zegoen tokian. Etxebizitza horien jabeendako garajeak izango dira plaza gorriaren azpiko aldean hutsik dauden 20 garaje. Ez ditu inork erabiltzen garajeok; gauzak horrela, Udalak erabaki du, Antzuolako Udal Etxegintzaren bitartez, garajeak oraintxe ematea etxebizitzen jabeak izango direnei.


82 urterako kontzesioa

Orain dela 17 urte egin zituzten plaza gorriaren azpiko aldeko garajeak. Lursailak Udalarenak ziren eta gune horretan garajeak egiteko lehiaketa deitu zuen. Sarkis enpresak irabazi zuen lehiaketa hori eta berak kudeatu du garaje horien erabilpena. 99 urterako kontzesioa izan zen hura. Orain, Udalak babestutako etxebizitzen jabeei egingo zaie kontzesioa, 82 urterako, 17 urte pasatu dira eta.

Horrelaxe azaldu du erabakia Pedro Iturbe alkateak: "Etxebizitzen jabeek ekainera arte ez dituzte izango giltzak. Bitartean, baina, garajeak hortxe daude, hutsik, inork ez ditu erabiltzen eta ikusi dugu egokiena dela oraintxe ematea garajeok". Bizpahiru aste barru jasoko dituzte garajeetako giltzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak