Udalak 2008rako onartutako zergek eta tasek %2,6ko igoera izango dute

Aintzane Irizar 2007ko urr. 26a, 18:24
Udalbatzak onartu ditu 2008. urterako zergak eta tasak. Batez beste, %2,6ko igoera izango dute. Igoerak ezartzen dira, orokorrean, Kontsumo Prezioen Indizearen (IPC) arabera. Eta, hain zuzen ere, 2006ko irailetik 2007ko irailera bitartean, %2,7ko igoera izan du indize horrek.

Zaborra

Onartu dituzten igoeren artean, zaborraren tasaren igoera da aipagarriena; Debagoieneko Mankomunitateak proposatzen ditu tasak. 2008an tasa horrek izango du %13,9ko igoera. Herritarrek ordaindu beharko dute 18 bat euro hiru hilabetean behin. Horixe izan zen, gainera, eztabaida piztu zuen gaietako bat. EAJko kideek desadostasuna adierazi zuten; igoeraren arrazoi nagusia da San Markoseko (Donostialdea) zaborrak eramango direla Sasietara (Goierri).

Ika-mikak sortu zituen, bestalde, beste tasa batek: berritze lanetan lurzoru publikoa okupatzeagatik kobratzen dituzten tasen gaiak. Izan ere, EAJk eskatu zuen babestutako eraikinek, Elizak kasu, ez ordaindu behar izatea tasa hori. Ez zuten onartu proposamena, eztabaida luze baten ondoren.

Aipagarrienak

Zaborra
Igoera handiena zaborraren tasak izango du: %13,9, hain zuzen ere.

Ibilgailuen gaineko zerga
Turismoen zergek %2,6ko igoera  izango dute.

Lurperatzea

Harresbil enpresaren zerbitzuarengatik, 647,43 euro.

Obren gaineko zerga

Gehienezko portzentajea mantendu egiten da: %5, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak