Jose Angel Zabalok memoriaren aurkezpenean dio herritarrekiko komunikazioa bermatzeko bidea dela aldizkari hori. Memorian, batzordez batzorde lau urteotan Udalak egindako lana jasotzen dute.
Salaketak
EAE-ANVk eta Zutik-Ezker Batua-Aralar koalizioak prentsa ohar bana helarazi digute. Prentsa ohar horietan diotenez, ez dute ondo ikusten Udalak memoria hori orain kaleratu izana eta Udalaren jarrera kritikatzen dute.