Pozik azaldu dira aurten ere jende ugari ibili delako kalean eta giro jatorrean ospatu zutelako urte hasiera. Hala ere, dena "ez da positiboa izan", euren esanetan. "Herritarren poltsikotik ordaindutako" lorontzi eta lorak lurrean sakabanaturik agertu ziren. "Urteari ongi etorria emateko modu kuriosoa dute baten batzuk. Gauak eta kontsumizio gehiegizkoak ematen dien indarra aprobetxatuz, beraien irriak sortzen dituzten ekintza tristeak egin zituzten", diote Udaletik gertatutako idatzian.
Ez omen da horrelakoak gertatzen diren lehen aldia eta Udaletik azkenak izatea nahi dute. "Inori mesederik egiten ez dioten jolas hauek desagertu beharra dute Antzuolatik, naturaltasunetik eta jatortasunetik gutxi baitute. Herriko plaza txukun jartzeko gastua herritarrek ordaindu zuten eta berriz ere txikizio hau konpontzea herritarrek ordaindu beharko dute. Udaletik, guzti hau egin zutenei eragindako kalteak ordaintzeko gonbidapena egin nahi genieke, udaletxetik faktura ordaintzea pasa daitezen eskatu nahi diegu. Hurrengo jai egunetan, horrelakorik gehiago ez gertatzea espero dugu".
Hori da, hain zuzen ere, Udalean sortu den haserrearen isla. Orain plazari berriz itxura egokia ematea da asmoa.