Txistu kontzertua domekan, 15 bat urteko ohiturari jarraituz

Aintzane Irizar 2007ko urt. 19a, 18:55
Antzuolako Txistulari Taldeak urteroko kontzertua eskainiko du domekan, 12:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Antzuolako Abesbatzarekin eta Bergarako Metal Boskotearekin batera arituko da. Tradizio handiko kontzertu bihurtu da, eta herritar asko eta askorendako, ezinbesteko hitzordua.

Patxi Olabarriaren pieza bat

Hamabost bat urte daramatza Txistulari Taldeak urtero kontzertua eskaintzen; hasieran, Gabonetako kontzertua izaten zen, baina orain dela urte batzuk hasi ziren urtarrilean egiten. Gainera, orain dela hamar bat urtetik, Antzuolako Abesbatzak ere parte hartzen du emanaldian. Esan dugun moduan, Bergarako Metal Boskotearen laguntza ere izaten dute.

Bittor Arbuluk, Txistulari Taldeko zuzendariak, jakinarazi digu zein izango den domekako egitaraua; aipatzekoa da taldeko kide Patxi Olabarriaren pieza bat eskainiko dutela. Azkeneko lau lanak abestuko ditu abesbatzak.

Zaletasun handia

Herri txikia izanik, txistuarekiko zaletasun handia dugu herrian, hogei bat laguneko taldea dagoela ikusita. Horietatik hamabi bat emakumeak dira; gainerakoak, gizonezkoak. Hain zuzen, 33 urteko ibilbidea egin du dagoeneko Antzuolako Txistulari Taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak