Trikitixa Eguna: urtarrilaren 15a logotipoak aurkezteko azken eguna

Irati Agirreazaldegi 2008ko abe. 17a, 16:56
Datorren urteko Trikitixa Egunerako pegatina, kartel... egiteko logotipoa sortu nahi dute eta horretarako lehiaketa antolatu dute. Logotipoak irudi grafikoaz gain, esaldi hau izan behar du: "Debagoieneko Trikitixa Eguna 2009, apirilak 25, Antzuola". Lanak euskarri digitalean eta paperean Antzuolako udaletxeko Kultura Batzorderabidali edo eraman daitezke. 2009ko urtarrilaren15a baino lehen. Saria 200 euro izango da.

Lehiaketako oinarriak

 
1) Edonork har dezake parte.

2) Debagoieneko 2009ko Trikitixa Egunaren inguruan egingo diren pegatina, txartel... erabiltzeko logotipoa diseinatu behar da. Logotipoak, nahi den irudi grafikoaz gain, honako esaldi hau izan beharko du: Debagoieneko Trikitixa Eguna 2009, apirilak 25, Antzuola.

3) Nahi adina lan entrega daitezke.

4) Lanak euskarri digitalean eta paperean entregatu beharko dira, zuri-beltzean zein koloretan.

5) Logotipoak, aipatutako euskarrietan, eta azalpentxo batekin, kartazal itxi baten barruan aurkeztuko dira, goitizenarekin. eta "Trikitixa Eguna. Logotipo Lehiaketa" esaldiarekin. Kartazal horren barruan, beste kartazal bat sartu beharko da, goitizena duela kanpoaldean eta barruan egilearen izen-abizenekin eta harremanetarako telefono-zenbaki batekin.

6) Antzuolako Udaletxeko Kultura Batzordera igorri edo eraman daitezke.

7) Saritutako lana Trikitixa-Eguneko antolatzaile-batzordearen jabetzakoa izango da, eta hark egoki ikusten duen moduan erabiltzeko aukera izango du.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak