Trikiti eskolakoek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute eguaztenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko ekainaren 7a

Eguaztenean trikiti eskolako ikasleek urte amaierako saioa egingo dute Torresoroan, 18:30ean. 14 ikaslek parte hartuko dute, 9 eta 16 urte bitartekoak. "Urte guztian zehar ikasitako piezak joko dituzte lagunen eta familia artekoen aurrean", dio trikiti irakasle Edurnek Iturbek.

Abesti herrikoiak

18:30ean hasiko da eguaztenean kontzertua. Iturbe irakasleak aurreratu digu joko dituzten piezetako batzuk: "Nere maite polita, fandangoa, Lantzeko inauteriak, Aita San Antonio, Behin batian Loiolan...".

Urtean bi kontzertu

"Urtean bi aldiz egiten dugu kontzertua jende aurrean: Gabonetan Bergarako Musika Eskolarekin eta, orain, ikasturte amaierako emanaldia. Neska-mutikoak urduri jartzen dira jendearen aurrean jo behar dutelako. Kontuan hartu ez daudela ohituta ikusleen aurrean jotzera", azaldu du Iturbek.

Eskolak

Eskolak astean behin izaten dituzte, eguaztenean. Ordu erdiko eskolak izaten dira. Dagoeneko amaitu dute ikasturtea eta irailean itzuliko dira berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak