Toribio Jauregiren erakusketa Bilboko Euskal Museoan

Maider Arregi 2010ko ots. 21a, 12:49
Abuztuaren 29ra bitartean izango dira Toribio Jauregi antzuolarraren zuri beltzeko argazkiak ikusgai.

Toribio Jauregik 40ko hamarkadan ateratako argazkiak dira; zuri beltzean eta mugimendurik gabekoak, garaiko kamerek ateratzen zuten modukoak. Bilboko Euskal Museoan, pilotari buruzko erakusketaren osagarri dira Jauregiren lanak.

Argazkiekiko zaletasuna

Toribio Jauregi 1896an jaio zen, Antzuolako Antzeta baserrian. Ez zen argazkilari profesionala baina erretratuak ateratzea gustoko zuen. Hala, Bergarako Barrenkalen zeukan drogerian atondu zuen argazki estudioa eta laborategia . Herrian gertatzen zen guztiaren partaide zen. Horri esker, ez zen ezer geratzen haren objektiboak harrapatu gabe. Baina gehienbat pilotari buruzko argazkiak egin zituen. 30 urte baino gehiagoko lanaren emaitza da. 1936an hasi eta 1969a bitarte aritu zen. Egun, Bergarako Udal Artxiboaren esku daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak