Tibeteko monjeek hitzaldia egingo dute Torresoroan

Irati Agirreazaldegi 2009ko ira. 24a, 16:34
Irailaren 29an, martitzenean, Tibeteko hiru monjek euren egoeraren berri emango dute Torresoroan, 19:00etan.


Txinatarrek Tibet indarrez hartu zuteneko 50. urteurrenaren harira Atisha kultura elkarte tibetarrak hainbat ekitaldi antolatu ditu eta horietako bat da Antzuolako hitzaldia.

Hitzaldian aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da, baita galderak egiteko aukera ere.
Hizlariak izango dira: Geshe Lobsang Trinley, errefuxiatuen semea eta filosofia budistan doktoratua; Thupten Choepel, errefuxiatuen semea; eta Lungrik Chongor, duela 12 urte Tibetetik ihes eginda dagoena.

Artisau lanak

Gainera, martitzenean, egun guztian barrena udaletxeko arkupeetan Tibeteko artisau lanak saltzen egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak