Telebista digitalen Arrasateko barrutian sartzea eskatuko du Udalak

Aintzane Irizar 2007ko uztailaren 26a

Aurreko astean jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak telebista digitalen lizentziak zein telebistak jaso dituzten. Arrasate barrutian, Debagoienean, honako hauek jaso zituzten lizentziak: Localia, Localmedia eta Vocento taldeek eta Goienak.

EAE hainbat barrutitan banatuta dago telebista digitalei dagokienez. Antzuola, baina, ez dago inolako barrutitan sartuta, ezta Elgeta, Leintz Gatzaga eta Aramaio ere.

Lizentzia banaketaren testuak dio egoera horretan dauden herriek aukera dutela barruti baten sartzeko, horretarako eskaera egiten badute. Eguazteneko osoko bilkuran erabaki zuten Antzuola Arrasate izeneko barrutian sartzeko eskaera egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak