Solasaldia Katixa Agirre idazlearekin

Irati Agirreazaldegi 2008ko martxoaren 11

Datorren eguenean, martxoaren 13an, Katixa Agirre idazle gaztearen solasaldia izango da 18:30ean Olaran etxean. Besteak beste bere azken lana Sua falta zaigu izango du hizpide.

Liburutegian umeendako ipuin kontaketa saioak antolatzen dituzte noizean behin eta asmoa da urtean behin gutxienez gazte eta helduek ere izatea idazleekin bertatik bertara berba egiteko aukera.

Ipuin kontaketa eta ikastaroa

Bestalde, martxoaren 14an, egubakoitzean, Mercedes Carrion Peruko ipuin kontalariaren saioa izango da 11:00etan Herri Eskolan. Los cuentos de la bruja arruguitas umeendako ikuskizunean ipuinak eta magia uztartuko ditu.

Horretaz gain, ikastaroa ere antolatu dute 0 eta 3 urte arteko umeen jolasak eta kantak ikasteko gurasoek: esku jolasak, korru jolasak, zabuetan ibiltzekoak, mimika jolasak, trebetasun jolasak, lo kantak, jatekoak, altzoan hartu eta kantatzekoak, errezitatzekoak…

Apirilaren 8an, 15ean eta 22an izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara bitartean. Izena emateko azken eguna martxoaren 14a da eta liburutegira edo udaletxera jo behar dute interesatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak