Sergio Morenok Brasilera egindako bidaia erakutsiko du Olaranen hilaren 28an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 18a

Bi urte dira Kultura sailak 'Antzuolarrak munduan zehar' programa antolatzen duena. Horren barruan, hilaren 28an, Sergio Morenok Brasilera egindako bidaia azalduko du. Goizperko lankidea da Moreno; hala, Mundukidek gonbidatuta bidaiatu zuen Brasilera. Mundukideren asmoa zen diru-laguntzak ematen dizkioten enpresetako ordezkariak bidaltzea Brasilera, bertatik bertara ezagutzeko han egiten duten lana.

Aurten egingo duten lehenengo emanaldia izango da Morenorena. "Zaila izaten da prest dagoen jendea bilatzea", azaldu du Kultura saileko teknikari Jone Larrañagak. 

Nolako emanaldiak

Emanaldiak nolakoak diren galdetuta, Larrañagak dio gonbidatu bakoitzak erabakitzen duela: musikarekin, azalpenekin, hango produktuak erakusten dituzte, elikagaiak... Helburua da bidaian zehar egindako argazkiak erakustea herritarrei.

Olaranen, 18:30ean

Olaranen izango da emanaldia, 18:30ean. Herritar asko batzen duen emanaldia izaten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak