San Juan sua eguaztenean, herriko plazan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 22a, 18:57
Urteko gau magikoena izaten da San Juan bezperako gaua. Urte guztiko gauza txarrak sutan erre eta udarari ongi-etorria emateko gaua izaten da. Hala, ohiturari eutsiz, San Juan sua egingo dute herriko plazan. 20:00etan hasiko dira San Juan bezperako gertakizunekin, plazan bertan.

Plazan jasoko duten arbola Udaleko sailetatik hartutakoa izango da. Arbola plazara eramateaz arduratuko dira Udaleko zinegotziak, brigadakoak eta baserritarren batzordeko kideak; baina, plazan, herritarren laguntza beharko dute arbola jasotzeko. Gero, Oinarin datza taldeko kideen txanda iritsiko da.Lehenengo San Juan zortzikoa dantzatuko dute; eta, ondoren, Aurreskua. Soka-dantza egingo dute gero, aurrelarien eta atzelarien desafioa tarteko. Azkenik, Fandangoa eta Arin-arina. Ordu erdi inguruko saioa izango da dantzariena.

Galletak eta ardoa

Dantzak bukatu ondoren Udalak ardoa eta galletak eskainiko dizkie herritarrei. Aspaldiko ohitura da hori.

Lora lehiaketa

Bestalde, esan behar da, azkeneko urteetan ez bezala, aurten ez dituztela San Juan suaren ondoren balkoietako lore lehiaketako sariak banatuko. Aurten, herriko jaietan emango dituzte sariok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak