San Jose ingurua txukuntzen ibili dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko ots. 8a, 10:47
Antzuolako Udaleko brigadakoak San Jose parke ingurua garbitzen eta txukuntzen ibili dira egunotan. Lan gehienak brigadako langileek egingo dituztela azaldu du Iturbek. Oraindik guztiz zehaztu barik dago zer egingo duten bertan. "Leku txikia baina polita da", dio Jose Mari Iturbe ingurugiro zinegotziak. Hala, Udala prest dago herritarren proposamenak jasotzeko.

"Orain dela bi urte hasi ginen parkea egokitzen, bidea berdindu, goi aldera irteera eman, arbolak landatu eta garbiketa orokorra egin genuen parkea erabilgarri eta erakargarri egiteko", azaldu du Jose Mari Iturbe ingurugiro zinegotziak.


Behin hasierako lanak eginda, beheko partean zegoen baratza ingurua txukuntzea geratzen zen. Hala, azken egun hauetan ibili dira brigadako langileak inguru horretan lanean. "Baratza zegoen tokia garbitu, goldatu, lurra berdindu eta zerbait eraitea gelditzen da. Gainera, hormak ere apur bat txukunduko ditugu", dio Iturbek. Lanak hasita daude eta asmoa da otsailean bukatzea, eguraldiak laguntzen badu, behintzat.

Han, maristak zeuden

Iturbek dio herritarrak ondo gogoratuko direla garai batean Maristak zaintzen zutela lur zail hori. "Txukun eta garbi zaintzen zuten; ez gara maila hartara iritsiko, baina, horrelako inguru batek merezi du txukun zaintzea", dio Iturbek.

Senda belarren baratza

Lan gehienak brigadako langileek egingo dituztela azaldu du Iturbek. Oraindik guztiz zehaztu barik dago zer egingo duten bertan. "Leku txikia baina polita da", dio Iturbek. Hala, Udala prest dago herritarren proposamenak jasotzeko. "Herritarren parte hartzearekin zaintzeko leku egokia da San Jose parkea. Baratzean senda belarren baratza, lorategia edo beste zerbait jar daiteke", esan du Iturbek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak