Saharara bidaltzeko 508 kilo material

Aintzane Irizar 2007ko ots. 1a, 13:45
Abenduan Saharara bidaltzeko materiala batzen jardun zuten herrian. Orain, jasotakoaren gaineko datuak eman dizkigute Anelkarrekoek.

Oraingoan, abenduan egin zuten Sahararen aldeko kanpaina herrian. Herri Ikastetxean, Eroskin eta Kalebarren dendan, guztira, 508 kilo material laga dute herritarrek. 48 kilo atun, 208 kilo dilista eta 252 kilo arroz, hain zuzen ere. Baita 231 kaxa konpresa ere. 1.500 euroko diru-laguntza ere bidali dute Sahararako.


Balorazio oso positiboa egin dute Anelkarreko kideek; izan ere, aurreko urteekin alderatuta, %50 kilo gehiago jaso dute aurten. Otsailaren 5ean irtengo da kamioi bat Sahara aldera, Antzuolan, Bergaran eta Elgetan jasotako material guztiarekin.

Anelkarreko kideek herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete emandako laguntasunagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak