Saharara bidaltzeko 36 kaxa bete ditu Anelkarrek

Irati Agirreazaldegi 2009ko otsailaren 2a

Urtarrilean egin dute Saharako errefuxiatu guneetara bidaltzeko produktu bilketa herrian. Guztira, 36 kaxa bete dituzte, 538 kilo. Arroza (177 kilo) eta lentejak (124 kilo) izan dira gehien jaso dituzten jatekoak. Besteak: pasta (71 kilo); azukrea (50 kilo); garbantzuak (37 kilo); atuna (34 kilo); sardinak (22 kilo); babak (18 kilo); eta olioa (bost litro). Horretaz gain, 14 pakete konpresa ere jaso dituzte.

Iazko bilketarekin alderatuta apur bat gehiago jaso dute aurten; hiru kaxa gehiago, hain zuzen ere. Gainera, oraingoan produktuak ere gehiago izan dira, aurrekoan ez baitzen konpresarik, garbantzurik, babarik, sardinarik eta oliorik jaso.

Jatekoez gain, dirua ere bidali zuten iaz, 2.275 euro, horietatik 725 euro Santa Ageda eskean jasotakoak. Aurten ere bidaliko dute, baina oraindik zehaztu gabe dago zenbat.

Eskerrak

Anelkarrek bultzatu du Sahararako laguntza bidaltzeko kanpaina eta elkartekoak gustura daude emaitzarekin, bai jasotakoarekin, baita Sahararen gaineko hitzaldian 30 lagun izan zirelako ere. Eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eman duten herritarrei, Herri Eskolari, kanpaina antolatzen eta gauzak jasotzen egindakolanarengatik, eta Aixa, Eroski eta Kalebarren dendei, horietan jaso baitira produktuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak