Sagastiko eraikina eta Telleria bisitatu dituzte

Aintzane Irizar 2007ko urriaren 19a

Atzo, eguena, kultura batzordeko kideek eta kulturaren munduko hainbat eragilek gizarte eta kultura etxearen lanak ikusteko aukera izan zuten. Baita Telleria etxeko lanak ere; han egingo dute Larrugintzaren Interpretazio Zentroa.

Valen Moñux Udaleko aparejadoreak eta Juanlu Aranburu Kultura teknikariak eman zizkieten Sagastiko eraikinaren gaineko azalpenak.

Beheko solairuan egongo dira anbulatorioa, liburutegia, aldagelak eta erabilera askotariko aretoa. Areto hori erabiliko da hitzaldiak, antzerki eta zinema emanaldiak eta erakusketak egiteko, besteak beste.

Lehenengo solairuan eguneko zentroa eta erretiratuen lokalak egingo dituzte. Azkeneko solairuan babespeko lau etxebizitza egingo dituzte, adineko jendearendako.

Eraikinaren lanak udaberrirako bukatzea espero dute Udaleko arduradunek. Aurten bukatzekoak ziren, baina atzerapena izan dute. Eraikina bukatuta, gero geratuko da egoitzak hornitzea eta jarduerak martxan jartzea.

Larrugintza zentroa

Ondoren, Telleria etxean egingo duten Larrugintzaren Interpretazioa Zentroa bisitatu zuten, Josu Tellabide proiektuaren arduradunaren laguntzarekin.

Udaleko arduradunek espero dute egoitza bukatuta egongo dela 2008. urterako, eta hurrengo urterako zentro hori irekitzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak