Sagastiko bidegurutzean
GI-632 errepidearen eta Sagasti kalearen bidegurutzean eraikiko dute biribilgunea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 567. 000 euro inbertituko ditu lan hori egiteko. Puntu hori GI-632 errepidearen 19,250 puntu kilometrikoa da; gainera, puntu hori baino 200 metro aurrerago dagoen Antiguako auzorantz doan bidea ere berrituko dute.
21 metroko erradioa
Biribilgune berriak 21 metroko kanpoko erradioa izango du marra zuriraino; eta, barruko erradioa 15 metrokoa izango da. Bi aldeetan metro bete zabaleko bazterbidea egingo dute.