Sagastiko biribilgunearen proiektua jendaurrean ikusgai

Usoa Agirre 2010ko api. 14a, 13:15
GI-632 errepidearen eta Sagasti kalearen bidegurutzean eraikiko da biribilgunea. Azpiegituraren eraikuntza proiektua idatzita dago, eta hilabete bateko jendaurreko informazioaren fasean dago, 2010eko apirilaren 13an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan ostean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 567. 000 euro inbertituko ditu lan hori egiteko.

Proiektuak eraikuntza mailan definitzen ditu GI-632 errepidearen eta Aiherra kalearen bidegurutzean biribilgune bat eraikitzeko behar diren lanak. Puntu hori GI-632 errepidearen 19,250 puntu kilometrikoa da, eta Sagastiko auzoaren ondoan dago.  Halaber, Antiguako auzorantz doan bidea berrituko da, puntu hura baino 200 metro aurrerago dagoena.

 

Ikusi mapa handiagoa

Bestalde, proiektuak aurreikusten du erdiko lerro bat jartzea auzotik Bergara aldera doazen ibilgailuentzat. Lerro hori noranzko batekin bakarrik gurutzatzen da, eta, ondorioz, ez dago ikusmen arazorik Bergara aldera doazen ibilgailuekiko. Hirigunean oinezkoen trafikoa segurua izan dadin, espaloi bat eraikiko da biribilgunean. Bertan, abiadura mantsotzen denez eta oinezkoentzako babes deflektoreak daudenez, zebrabide bat ezarriko da espaloiak elkarrekin lotzeko.

Biribilgune berriak 21 metroko kanpoko erradioa dauka, marra zuriraino, eta marra zuriaren barruko erradioa 15 metro da. Bi aldeetan bazterbide bat aurreikusi da, gutxienez 1 metro zabal zintarriraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak