GI-632 errepidearen eta Sagasti kalearen bidegurutzean eraikiko dute biribilgunea. Puntu hori GI-632 errepidearen 19,250 puntu kilometrikoa da; gainera, puntu hori baino 200 metro aurrerago dagoen Antiguako auzorantz doan bidea ere berrituko dute. Hartara, Deskarga aldera doazen ibilgailuek ez dute ezkerretara egin behar izango, gaur egun gertatzen den bezala.
Bergararako lerroa
Bestalde, proiektuak aurreikusten du erdiko lerro bat jartzea auzotik Bergara aldera doazen ibilgailuentzat. Lerro hori noranzko batekin bakarrik gurutzatuko da, eta ez da egongo ikusmen arazorik Bergara aldera doazen ibilgailuekiko.
Hirigunean oinezkoen trafikoa segurua izan dadin, espaloi bat eraikiko da biribilgunean. Bertan, abiadura mantsotzen denez eta oinezkoentzako babes deflektoreak daudenez, zebrabide bat ezarriko da espaloiak elkarrekin lotzeko.
21 metroko erradioa
Biribilgune berriak 21 metroko kanpoko erradioa izango du marra zuriraino; eta, barruko erradioa 15 metrokoa izango da. Bi aldeetan metro bete zabaleko bazterbidea egingo dute.