Pilar Etxaniz, Aralar, EB eta Zutikeko zerrenda burua

Aintzane Irizar 2007ko martxoaren 19a

Eguenean, hilak 15, koalizioaren jendaurreko aurkezpena egin zuten Aralar, Zutik eta Ezker Batua alderdietako ordezkariek. Honako hauek izan ziren hizlari: Pilar Etxaniz (Zutik), Patxi Castro (Ezker Batua) eta Oxel Erostarbe (Aralar). Pilar Etxaniz izango da zerrenda burua; asteotan jakinaraziko dute zerrenda osoa.

Honakoa esanez hasi zuten ekitaldia: "Ikuspegi politiko-ideologiko multzo handi bat Udalean ordezkatu barik dago".

Ezkertiarrak

Ezkerrean kokatzen dute euren burua, eta hortxe, halaber, euren ekarpena. Euren ildo eta asmo nagusiak ere aipatu zituzten, hala nola, herritarren partaidetza bultzatzea, etxebizitza politikaren norabidea aldatzea, eta herriaren garapen orekatua eta kohesio soziala bultzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak