Pertsona nagusiak edo gaixoak nola zaindu ikasteko ikastaroa egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 28a

Pertsona nagusiak edo gaixoak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa eskainiko dute datozen egunotan. Bideberri mankomunitateak antolatu du ikastaroa, eta laguntza teknikoak zeintzuk diren eta horiek nola erabili landuko dituzte. Izena eman behar da azaroaren 5a baino lehen.

Ikastaroa izango da azaroaren 9an eta 11n, Olaran etxean 15:00etatik 17:00etara. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek, baina, aurrez izena eman behar dute. Horretarako, azaroaren 5era arteko epea izango dute.

Udaletxean eta Torresoroan

Izena eman gura duenak Udaletxera edo Gizarte zerbitzuetako bulegoetara (Torresoroa) jo beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak