Perkusio bitartez nork bere barrua ezagutzeko ikastaroa

Irati Agirreazaldegi 2009ko irailaren 24a

Antzuolako Laskurainandi baserrian perkusioan oinarritutako ikastaroa egingo dute urriaren 10ean eta 11n.

Begirada izenburupean, gonga, goporrak, danborrak, marakak, harizko tresnak eta ahotsa erabiliz nork bere burua ezagutzeko ikastaroa eskainiko du Nick Twilleyk. Margolanean, perkusioan, antzerkian eta musikan jasotako irakaspenak zabaltzea da ikastaroon asmoa.

Izenematea

Nick Twilleyk hauxe dio: "Soinu sakratuaren erabileraren eta mugimenduaren behaketaren bitartez gure gogo garbiaren edertasuna ikusteko modua" dela.
Urriaren 10ean eta 11n izango dira saioak, 10:00etatik 20:00etara Laskurainandi baserrian. Eguneko 85 euro ordaindu behar dira, janaria barne, eta argibide gehiagorako interesatuek deitu beharko dute zenbaki honetara: 660 79 85 15 (Arantza); edo e-posta idatzi honako helbidera: isarai323@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak