Penaltia huts eginda, sufritu egin du Antzuolak irabazteko

Julen Iriondo 2009ko ots. 22a, 12:49
Zubikaraik sartu zuen gol bakarra lehen zatian, eta penaltiaz gain zutoin bat ere jo zuten etxekoek; baina azkoitiarrek ere eskura izan zuten berdinketa: etxeko atezainarekin buruz-buruko batean huts egin zuten.

Tentsioa, tentsio handia sumatzen zen Eztala futbol zelaian Antzuola eta Anaitasunaren arteko lehian, bi taldeak zeuden eta atzeko postuetan murgilduta. Garaipenarekin –hirugarrena jarraian– gorago begira daude orain antzuolarrak.

Lehenengo zatian bigarrenean baino hobeto ibili zen Antzuola. Gola ez zen, hala ere, 34. minutura arte iritsi. Ezker hegalean, Auritz Guridik pase ederra sartu zion barrutik Josu Zubikarairi; honek lekua topatu, jaurti eta egin zuen gola. Atsedenaldia baino lehen beste aukera on bat izan zuen Zubikaraik berak, baina atezainak geratu egin zuen baloia.
zubikarai protagonista

Bigarren zatian ere Antzuolako ezkerra izan zen protagonista nagusia. Atezainaren aurrean bakarrik geratu eta lagunari pasea eman zion hala ere. Kontrario batek moztu zuen baloia eskuaz. Penaltia Mendizabalek jaurti zuen, baina Anaitasunako atezainak geratu. Handik lasterrera azkoitiarrek buruz-buruko jokaldia izan zuten beste atean, baina hauek ere ezin. Azken aukera Zubikaraik izan zuen berriro, baina baloiak zutoina jo zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak