Eskola eta haurreskola ez ezik, jangela ere txiki geratu da eta erabaki dute bigarren txanda martxan ipintzea. "Denak batera ez dira kabitzen jangelan eta txanden banaketa modu malguan egingo da, umeen erritmoa eta kopurua kontuan hartuta", dio Nekane Berasategik.
Olentzero eta ikastaroak
Olentzeroren kalejiraz ere egin zuten berba. Orain arte irakasleak arduratu dira Gabonetako Olentzeroren kalejiraz eta orain gurasoek antolatuko dute. Hortaz, Pausokatik gurasoak animatu nahi dituzte antolakuntzan parte hartzera.
Umeen heziketaz ez ezik, gurasoenaz ere arduratzen dira eta bi ikastaro antolatu dituzte: lehen sorospenen gainekoa eta teknologia berrien ingurukoa.
Pausokakoek, bestalde, eskertu egin nahi izan dituzte Eskola Kirolean entrenatzaile diharduten gurasoak.
Ikasturte berrirako batzordean ere izan dira aldaketak: sei lagun berri sartu dira, eta 12 kidek osatuko dute orain.