Pausokak azaroaren 12an egingo du urteko batzar orokorra

Aintzane Irizar 2007ko urr. 19a, 11:58
Elkartearen batzordeko kide berriak aukeratzeko lehenengo bozketa egingo dute egubakoitzean, urriak 19. Behin betiko bozketa egingo dute batzar orokorrean bertan.

Oraingo astean banatu dituzte gurasoen artean batzordeko kide berriak aukeratzeko zerrendak. Hautagai diren guraso guztien izenekin banatu dituzte orriak eta gaur, egubakoitza, da botoa emateko azkeneko eguna. Datorren astelehenean, urriak 22, bigarren itzulira pasatu diren gurasoen zerrendak banatuko dituzte. Zerrenda hori osatuko dute gaurko bozketan boto gehien jaso dituzten gurasoek; gela bakoitzeko hiru gurasok. Behin-betiko bozketa egingo da azaroaren 12an, astelehena, Pausokaren urteko batzar orokorrean.

Batzarra

Urteko batzar orokorrean, lehendakari berria ere izendatuko dute: Paco Cabrera izango da, orain arte lehendakari-orde izan dena. Horrela, Nerea Irizarren lekua hartuko du Cabrerak.

Batzordekide berriak izendatzeaz gain, aurreko ikasturtean egindakoaren berri eta ikasturte berrirako egitasmoen berri emango dute.

Aipatzekoa da, bestetik, datorren ikasturteari begira, Pausokak erabaki duela urteko batzar orokorraren data aurreratzea; irail hasieran egingo dute batzar hori aurrerantzean.
Etorkizunari begira, eskolak duen espazio arazoa izango da Pausokaren erronketako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak