Pausoka gurasoen elkarteak berritu egin du zuzendaritza batzordea

Aintzane Irizar 2007ko aza. 20a, 10:15
Aurreko astean egin zuen urteko batzar orokorra Pausoka gurasoen elkarteak. Hantxe, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu zuten.

Hamaika kidek osatzen dute batzordea; horietatik seik laga zuten kargua, eta sei kide berri aukeratu zituzten gurasoek, bozketa bidez.
Batzordea laga dutenak honakoak dira: Olatz Altzelai, Nerea Irizar, Nerea Ruiz, Bakarne Gastañares, Mikel Kerexeta eta Amaia Toledo. Euren ordez sartu dira honakoak: Josu Errasti, Igor Labaien, Arrate Aranguren, Iñaki Askasibar, Nekane Berasategi eta Aitor Elkoro.
Iaztik batzordean jarraitzen dutenak, bestalde, honakoak dira: Paco Cabrera, Edurne Gabilondo, Jesus Gardoki, Ander Lezeta eta Patxi Legorburu.

Ardurak banatuta

Astelehenean egin zuen batzar orokorra Pausokak, eta eguaztenean dagoeneko hasi zen lanean zuzendaritza batzorde berria. Dagoeneko zehaztu dituzte bakoitzaren ardurak. Aitor Elkoro arduratuko da kirol eta formazio kontuetaz; jangela eta ekintzak izango dira Nekane Berasategiren ardura; Arrate Aranguren izango da zaintza zerbitzuaren eta diru kontuen arduraduna; Igor Labaien, haurtzaindegiarena; idazkari berria izango da Iñaki Askasibar, eta Josu Errasti ere zaintzaz arduratuko da eta presidenteordea izango da.

Zaintza eta haurtzaindegia

Asteleheneko batzar orokorreko gai nagusiak horiexek izan ziren: zaintza zerbitzua eta haurtzaindegia, alegia. Haurtzaindegiarekin dagoen arazoa da leku falta dagoela; hau da, itxaron zerrenda dagoela, eskaera asko dagoelako. Datorren urteari begira, erronketako bat horixe izango da, haurtzaindegiaren arazoari irtenbidea bilatzea, alegia.

Bestalde, zaintza zerbitzua ere hizpide izan zuten. Zerbitzu hori eskaintzeko lokala eskolan dagoen arren, Pausoka arduratzen da zerbitzu hori kudeatzeaz. Bi urterako proiektua zen, hasieran, zaintza zerbitzua jartzea. Hortaz, oraingo ikasturte amaieran, balorazioa egin beharko dute, eta erabaki zerbitzu horrekin aurrera jarraitu edo ez. Bide batez, Matz-Erreka eta Goizper enpresei eskerrak eman nahi izan zizkien Pausokak, zaintza zerbitzua finantzatzeko eman dituzten dirulaguntzengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak